Euskal Unibertsitatea du helburu estrategiko gisa UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak), «euskalduna, nazionala eta herrikoia» izango den euskal unibertsitatea. Bide horretan, hainbat lan ildo marxan ditu eta erronka berriak ere marraztu ditu etorkizunera begira. Asteburuan izan dute Batzar Nagusia Eibarren eta zuzendari berria hautatu dute bertan, Iñaki Alegria informatikari donostiarra.