Astelehenero egin ohi dugun gisa, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Gabirel Ezkurdiak Krimeak erreferendumari eta bertako emaitzei buruz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusian, Eskoriatzako alkate Beñat Herceren ahotik entzun ahal izandugu Eskoriatzako axtroki tokiko monetaren berri. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da. Amaitzeko, garapenzalekeriaren kronika egiteko Mikel Alvarezek bat egin du gurekin.