Iruñeako  San Ferminetako txupinaren jaurtiketa udal gobernuko talde politikoek jaurti ohi dute, urtero horietako bati egokitzen zaio. Aurten berez Bilduko zinegotzi batek jaurti beharko luke, baina beste behin UPNren udal gobernuaren jarrera agerian geratu da. Bilduri jaurtitzea ekiditeko, Gurutze Gorriak egitea erabaki baitu Enrike Mayaren udal gobernuak. Erabaki sektarioa dela salatu du Eva Aranguren Bilduko zinegotziak eta sektore zabal bat baztertzen jarraitzen duela.