Miren Aranguren Bilgune Feministako kideak heriotza gaitzesteaz gain, “indarkeriak, patriarkatuaren tresna nagusi izaten jarraitzen du emakumea nahi duen tokian kokatzen jarraitzeko” nabarmendu du. Arangurenen esanetan, aurre egiteko ezinbestean politika eraginkorrak behar dira, baina arlo jakin batean itsutu gabe. Estrategia orokor eta arlo guztiak hartuko dituena ezinbestekoa dela uste du Arangurenek. Horrelako indarkeria kasu bortitzenetan kalean erantzuna eman eta diskurtsoa indartzearen garrantzia azpimarratu du Bilgune Feministako kideak.