Dena prest dute Apirilaren 13rako Etxarri Aranatzen. Egun horretan, “Nahi duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?” galderari erantzun ahalko diote kolore guztietako herritarrek. Ekimenaren bultzatzaile Manu Gomezek argi utzi du demokrazia ariketa dela. Nabarmendu du duela hilabete batzuk martxan jarri zuten ekimena geldiarazi zutela, eta oraingoa beste ekimen desberdin bat dela. Gainera galdeketak berme guztiak dituela kontatu digu, tartean bertako eta kanpoko begiraleak izango dira. Baina begiralerik onenak euskal herritarrak direla iritzita, bertaratzeko deia egin du, egun osoko festa prestatu baitute.