Gaur goizean, Gipuzkoako Ingurmen diputatua, Iñaki Errazkin elkarrizketatu dugu Kalegorrian eta Aldundiak aurkeztu berri duen hondakinen planaz gain, Pasaiako Badiaren biziberritzeaz aritu gara berarekin. Badiaren biziberritze plana martxan jarri ahal izateko korapilo nagusia Portu Agintaritzaren jarrera dela salatu du Errazkinek eta korapilo hori askatzea lehentasuna dela gaineratu du.