Milaka izan dira Nafarroa osoan Ikasle Abertzaleak-ek deitutako grebarekin bat egin dutenak. Jendetsua ere Iruñean egin den manifestazioa. Istiluak ere izan dira gutxienez 8 lagun atxilotu dituzte goizean 5 aske geratu dira adintxikikoak izateagatik. Arratsaldean ere kargak izan dira alde zaharrean. Antxon Barberiak nabarmendu du LOMCEri aurre egiteko behar den guztia egingo dela, azken ondorioetara iritsi arte.