“Ez dut gehiegi sinesten, hankak hemen ditut, baina buruan pixka bat noraezean”, esan digu Kontxi Lopetegi euskal iheslari politiko oihak bere sorterrira, Zestoara, itzuli berritan. “Txikitako bizipenak” falta zitzaizkiola esan digu: “Haurrak etortzen zirenean gure zatitxo bat ere etortzen zen, baina… azkenean etorri gara gu ere eta pozik”. Itxaropentsu dagoela azaldu du; bere hitzetan, egoera okerrenean diren errepresaliatuak etxeratzeko urratsak egin behar dituzte Espainiak eta Frantziak.