Iparralde zein Hegoaldearen arteko zatiketa administratibo, fisiko eta psikologikoa gainditzeko hamaika ekimen badira gure herrian. Horietako bat da Iparra Hegoa elkartea. 18 urte bete dituena eta urte hauetan guztietan mugaren alde bateko zein besteko herritarren ezagutza bultzatu duena. 18 urte hauetako ibilbide barnebiltzen duen dokumentala ere egin dute aurtengoan, Iparra Hegoa 18 urte gereziondoaren babesean izena duena. Eta urteroko astea ere antolatu dute, aurten, “Gerrak, amildegi eta zubi” leloa jarri diotena, gaur hasi eta apirilaren 6ra arte luzatuko dena. Eneko Bidegain idazle eta irakasle baionarrak eman dizkigu xehetasunak.