529 laguni heriotza zigorra ezarri die Egiptoko epaitegi batek. Iraultza lehertu eta hiru urte igaro dira, eta egoerak ez du hobera egin. Egungo errealitatea nolakoa den ulertzen saiatuko gara gaurko erreportajean. Horretarako, gurekin izango ditugu Youssof Salhen, Egiptoko estatu golpearen aurkako ikasle mugimenduaren bozeramailea, eta Ane Irazabal, Egiptotik lan egiten duen kazetaria.
Saioaren bigarren zatian Mexikoz jardungo dugu Marcela Turati, kazetari eta Mexikoko kazetarien hilketan aurkako aktibistarekin. Narkotrafikoaren eraginez, kazetariontzat arriskutsuenak diren munduko lurraldeen zerrendetan beti lehen postuetan egoten da Mexiko. Lehen lerroan jarduten duten kazetarien egoeraz eta narkotrafikoak gobernuarengan eta gizartearengan duen eraginaz jardungo dugu, gaian murgilduta jarduten duen Marcela Turatirekin.
Saioa amaitzeko, Tayip Erdogan, Turkiako lehen ministroak internet zentsuratzeko hartu dituen azken neurriez hitz egingo dugu Can Seven, Turkiako Alderdi komunistako nazioarteko taldeko kidearekin.