Nafarroako proiektu komunikatibo berriak azken bultzada ekonomikoa behar du. Crowdfunding kanpainaren bitartez ekarpena egiteko epea bihar arratsaldean amaituko da eta behin aukera hori itxita, harpidetza kanpainari ekingo diote. Izan ere, herritik jaio den proiektu ekonomiko honek herritarrengan bilatu nahi du sustengua. Honteaz guztiaz hitz egiteko, Ahotsa.info atariko Oroitz Zabala elkarrizketatu dugu gaur Kalegorrian.