Espekulazioaren ondorioz fantasma bihurtu den auzo bati nola bizia eman, hori erakutsi du ikasle talde batek Gasteizko Errekaleor auzoan. Gasteizko udalak, espropiazio prozesu bat hasi zuen eta ondorioz, auzo “fantasma” bihurtu zen Errekaleor auzoa. Krisia dela-eta ez da bertan eraikitzerik izan eta etxeak ez dira bota, bertan jarraitzen dute hutsik. Honen aurrean, ikasle talde batek zenbait etxe okupatu zituen 2013ko udan eta auzoari bizia eman diote. Nahia Aboiliz ikasle eta bertako bizilagunarekin hitz egin dugu.