Sei haurrek eta heldu batek dute San Filippo gaixotasuna Euskal Herrian. Bizi itxaropen laburra ematen duen eritasun hau tratatu ahal izateko diru bilketa hasi du San Filippo fundazioak. Izan ere, AEBetan egindako tratamenduek emaitza onak eman dituzte eta horiek gurera ekartzeko hiru milioi euro behar dira. Koldo Saratxaga buru den NER taldeak jaialdia antolatu du igande honetan Tolosako Leidor aretoan, dirua bildu asmoz. Horren berri eman digu Mikel Agirre antolatzaileak. Horrez gainera, San Filippo sindromea duen Oier Iribarrenen amarekin, Izaskun Aizpuruarekin ere hitz egin dugu. Kutxabanken kontu korronte zenbaki bat ere zabaldu dute ekarpenak jasotzeko: 2095 0028 8091 133 98 728