Lakuako gobernuak euskarari buruzko 5. mapa soziolinguistikoa aurkeztu du gaur. Lan honen arabera, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako biztanleen ia erdiak ez du euskara ezagutzen, 20 urtetik beherakoen artean, berriz, %70k pasatxok daki euskaraz, baina ez da bere lehen hizkuntza. Kontseiluko Paul Bilbaoren esanetan, zenbakietatik haratago, sakon aztertu behar da euskaldunok euskaraz mintzatzeko aukera dugun, euskaraz bizitzeko espazioak ditugun.