Eskuak altxorrez gainezka ekarri ditu lapurrak gaur ere. Altxor horiekin, gainera, Lazkaotik mundura egin du jauzi, Euskal Herritik atera gabe. Izan ere, esku batean ekarri du Lazkaoko Beneditarren Artxiboa (Juan Joxe Agirre artxibozaina da hango altxorrik handiena); beste eskuan, berriz, Hasier Oleaga, Raul Romo eta Mr. Boss musikarien “Maracas para dos” diska paregabea ekarri du.