Berri batzuen irakurketarekin hasi dugu aste honetako irratsaioa, eta Euskal Herrian Euskarazeko kideekin solastu gara ondoren larunbatean Gasteizen ospatu zuten Euskaraz Bizi egunaren harira. Instituzioen jarreraz eta herritarren joerez hitz egin dugu, besteak beste. Eta… gu ere ez gara espaloitik jaitsiko!Kolaborazioen atalean Gasteizko Campuseko Emakume Taldekoak (GUET) izan ditugu gurekin, eta egiten ari diren itxialdi feminista hizpide hartuta kronika benetan berezia egin digute! Kar, kar, kar! Aupa katemeak!

Jarraian, dei ezkutuaren txanda iritsi da. Aste honetan bai, lortu dugu! Kuraia musika taldearen bertsioak jotzen dituen Zurraia talde oñatiarreko kide bati deitu diogu esanez Kuraia bueltatzen dela eta kontzertu guztiak bertan behera utzi beharok dituztela. Entzun zein erreakzio izan duten! kar, kar kar!

Bestetik, gogoratu! Apirilaren 17tik 20ra bitarte Gazte Burutakzio topaketetarako 2 sarrera zozketatuko ditugu, uououoooooooooo!! Zer egin behar duzun horretarako? zirimola@topatu.info-ra gehienez 2 minutuko audio bat bidali azaltzen zer den zuretzat burutakzioa! Orijinalenak eskuratuko ditu!