Selekzioen parte hartzearen bideragarritasuna aztertzeko txosten bat egin dute, Eusko Jaurlaritzak eskatuta. Txosten horren arabera, “legediak ez du debekatzen euskal kirol selekzioen nazioarteko ofizialtasuna”. Horren inguruan iritzia eskatu diogu ESAITeko Martxel Toledori. Bere hitzetan, txostenak dioena ez da berria eta ofizialtasunaren aferan, Jaurlaritzak hitzetatik ekintzetara pasa beharko lukeela gaineratu du Toledok.