Ohiko bankuen menpekotasunetik ateratzeko, dirua helburu beharrean tresna gisa erabiltzeko edota herriak biziberritu eta bertako komertzio txikia sustatzeko, gero eta herri gehiagotan zabaltzen ari den ekimena da Tokiko moneta edo txanponarena. Ipar Euskal Herriko Euskoa da horretan aintzindaria. Euskal Moneta Elkarteko kide Maia Larralderekin hitz egin dugu. Horretaz gainera, Bilboko Zazpikaleetako Ekhia edota Eskoriatzako Axtrokia ere ezagutu ditugu.