la fotoDonostia 2016 ekimenaren baitan azken aldian izan diren dimisio eta kargugabetzeen inguruan hitz egin dugu Juan Karlos Izagirre Donostiko alkatearekin. Herritarrekiko komunikazioan hutsuneak izan direla onartuta, lan talde berriak orain erronka horri eutsiko diola adierazi digu. Donostia 2016 ekimena zer den azaltzeaz gainera, kalean ekintza zehatzak egingo direla gaineratu du.