“Odolezko ilargia” bezala ezagutzen da gaur goizaldean izan dugun ilargi eklipsea. Euskal Herrian hau ikusteko aukerarik izan ez badugu ere, aurrerantzean izango da. Izan ere, “odolezko lau ilargi” bezala ezagutzen den garaia zabaldu du gaurko eklipseak eta horrela, sei hilabete barru eta lau aldiz errepikatuko da gaurko fenomeno fisikoa. Eureka Zientzia Museoko Larraitz Etxeberriak eman dizkigu xehetasunak.