Iruñeako udaltzainen sindikatuek salaketa jarriko dute Ignacio Polo zinegotzi ohiaren aurka, inongo fabore traturik egon ez dadin. Polemika bizia piztu du aferak Iruñean eta gaur, honen inguruan galdetu diogu Bilduko zinegotzi Eva Aranguren.  Arangurenek salatu duenez, “baliteke delitu bat estaltzen saiatu izana eta hori oso larria litzateke”. Bilduko zinegotziaren ustez, “Poloren kasuak UPNren jauntxokeria islatzen du”.