“Euskal Herria anitzarentzat adostasunak” ekimena jarri du martxan EH11 Kolore ekimenak aniztasunaren inguruan hausnartu, eztabaidatu eta batik bat, adostasunak lortzeko. Euskal Herriaren berezitasunak aintzat hartuko dituen kultur aniztasunaren eredu propioa eta demokratikoa eraiki nahi dute. EH11 Kolore ekimeneko bozeramale Xabier Mendigurenek eta ekimeneko partaide den ESK-ko Xabier Barberrek eman dizkigute xehetasunak.