PuntuEus Fundazioak prentsaurrekoa eskainiko zuen larunbatean, .eus domeinuak eskuratzeko eta erabiltzeko egongo diren faseak azaltzeko helburuarekin. Agerraldian gogorarazi zutenez, .eus domeinua abian da jada, eta joan den apirilaren 15ean sarean ikusi ahal izan zen domeinua erabiltzen duen aurreneko webgunea: Domeinuak.eus. Honetaz guztiaz hitz egin dugu Iratxe Esnaola informatikariarekin.