Itxialdia hasi dute gaur goizean Zestoako TS Fundiciones enpresako langileek beren lanpostuen defentsan. Bertan jarraitzeko asmoa dute Lakuako gobernuko ordezkariren bat bertaratu arte. Elkartasun zabala jaso dute goizean goizetik eta horrek indartu egin dituela esan digu Asier Lizaso enpresa batzordeko kideak.