“Nire lagun bat euskara ikasten ari da, eta elkarrekin euskaraz aritzea adostu dugu. Baina gai sakonetan erdarara jotzen dugu. Zer egin euskarari eusteko?”; egoera horixe landu dute Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak gaurko Nola entzun, hala erantzun atalean. Egin kontu tartean, berriz, Etxepare Euskal Institutuko Irene Larraza elkarrizketatu dute, atzerrian euskara eta euskal kultura irakasteko ikastaroaren inguruan.