Ipar Euskal Herrian erreferente esanguratsua den Gatuzain argitaletxea eraldaketa prozesuan dago. Harpidetzak bertan behera utzi ditu, eta 1999an hasi zen fasea bukatzeko azken liburua argitaratu berri du, Marie Jose Basurcoren “Le mur des absents”. Gogoeta prozesuan dira, eta gazteen eskutik helduko litzatekeen ziklo berri bat abiatzea dute helburu. Argitaletxearen sorreratik parte hartu duen Hartzea Lopezekin hitz egin dugu.