Iganderako, Hispania Verde taldeak, MSR mugimendu faxistaren adar “ekologistak”, elkarretaratzea deitu du Erronkarin. Pirineotan hartza sartzeko aitzakiarekin antolatu dute protesta eta horri aurre egiteko eta “faxismoari ez” esateko, Erronkariko bizilagunak elkarretaratzea deitu dute goizeko 11tan, Hispania verde taldeak deituriko elkarretaratzea baino ordubete lehenago. Honetaz guztiaz hitz egin dugu gaur, Izabako bizilaguna den Ikerrekin.