“Oporrak bakean” programa martxan da beste urte batez segidan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Fronte Polisarioarekin elkarlanean eta Euskal Fondoaren partaidetzarekin. Bi hilabetez, 7 eta 12 urte bitarteko haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetatik atera eta desertuan udako bi hilabete horietan pairatzen den tenperatura altuetatik babestea du helburu programak. Baita euren herriak pairatzen duen egoera ezagutaraztea ere. Eli Eizagirre, Tolosaldea Sahararekin taldeko kide eta programaren ordezkariarekin hitz egin dugu.