Urteko hitzordurik garrantzitsuena pasa dute Ipar Euskal Herriko Ikastolek. Herri Urrats ospatu zen atzo Senpereko lakuan. Milaka euskaltzale hurbildu zen Lapurdira, euskararen eta Ikastolen alde. Eta Seaskak uneotan duen aldarrikapen nagusiena zabaltzeko probestu zuen eguna: Ikastolek lege babesa behar dutela behingoz. Paxkal Indo, Seaskako lehendakariarekin izan gara.