Ehunka dira modu boluntarioan Mirentxin furgonetetan gidari lanak egiten dituzten herritarrak. Izan ere, ehunka kilometro egin behar izaten dituzte astero euskal preso politikoen senide eta lagunek Espainia zein Frantziako espetxeetara. Dispertsioaren ondorioak xamurtzen dituen elkartasun ekimena da Mirentxin furgonetena. Oarsoaldeako boluntario batekin hitz egin dugu sakabanaketa politikak 25 urte bete dituen egunean.