Ostiralean hasi eta igandea bitarte 250 jarduera baino gehiago izango dira Donostia eta inguruko herrietara zabalduko den Olatu Talka kultur jaialdian. Donostia 2016 eta Donostia Kulturak antolatutako ekimenean 320tik gora erakundek parte hartu dute eta aurtengoa inoiz baino zabalagoa eta anitzagoa izango dela adierazi dute antolatzaileek. Imanol Lopez koordinatzailearekin hitz egin dugu.