Gotzon Sanchez agertzen den Coca Colako iragarkiaren kontra Dignidad y Justicia elkarteak jarritako salaketaren harira sortu den polemika gogor salatu du euskal aktoreak. Manipulazioa eta gezurra jarri dizkigu mahai gainean, izan ere, Coca Colaren ohar ofizialaren zain, bertako Madrilgo lehendakari Marcos de Quintok bere twitter kontuan aurreratu du, Coca Colak iragarki hori ez zuela zentsuratu, kanpaina amaitua zegoela eta ez diola inori barkamenik eskatu beharrik. Dignidad y Justiciak El Mundoren bitartez egindako manipulazio saio baten eta kontrastatu gabeko informazioaren biktima izan dela adierazi digu Gotzon Sanchezek.