la fotoAsko dira Abiadura Handiko Trena susmopean jartzeko azken aldian ezagutu ditugun irregulartasunak (Isolux Corsan enpresaren iruzurra, Zaratamoko zubiaren eraikuntza, lan istripuak…). Obra horretan lanean dabiltzan langileen lan baldintza kaxkarrak gehitu behar zaizkie horiei. Hainbat salaketa jarriak ditu ELA sindikatuak baina Jaurlaritzatik entzungor egiten dutela salatu du Igor San Jose ELAko eraikuntza arduradunak. Urkulluren gobernuak Lopezenak baino jokabide ilunagoa duela adierazi du, eta tartean arrazoi politikoak aipatu dizkigu.