Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Xarlo Etxezaharretak Europako Parlamenturako bozen emaitza jakin aurretik egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Bidazi elkarteko kide Oier Fuentesi egin diogu, eta Alkaiagan –Bera eta Irun artean– martxan duten tokiko produktuen azoka egonkorraz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Garapenzalekeriaren tartean Mikel Otero batu zaigu, eta bioerregaien inguruan aritu zaigu. Amaitzeko, Koop57ko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta Cronicas del estallido Viaje a los movimientos que cambiaron America Latina liburuan bildutako Boliviako borrokak kontatu dizkigu.