Barakaldoko hainbat eragile sozialek ohartarazi dutenaren arabera, krisia hasi zenetik Udalak diru-laguntza sozialak ikaragarri murriztu ditu eta horen ondorioz, geroz eta gehiago dira kalegorrian geratzen ari diren familiak. Gaur, familia horietako batzuk protesta ikusgarria egin dute Barakaldo udaletxe atarian akanpatuz. Udalak “kalegorian” uzten dituela salatu dute.