Juan Luis Perez “Petti” musikari beratarra disko berria grabatzen ari da. Ekainean kaleratuko du 4-5 abestiz osatutako aurrerapena, urte amaieran lan luzeago bat kaleratzeko. Gurean izan dugu primizian eta disko berriko bi kantu jo dizkigu, Harkaitz Canok idatzitako “Suerteren bluesa” eta “Erramurik gabeko gauak”, azken hau singlea izango dena. Leonard Cohen-en The Partizan kantuaren bertsio zoragarria ere jo digu.