Astelehenero egin ohi dugun gisa, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Antxon Iturrizak mendia eta itsasoa uztartuz egindako ibilaldi proposamenarekin. Elkarrizketa nagusian, Tolosan abian jarritako Tolosa kale biziak egitasmoaz aritu gara Ibai Iriarte bertako alkatearekin. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da, eta garapenzalekeriaren kronika egiteko Julio Villanuevak bat egin du gurekin. Amaitzeko, ekonomia justuagoaren tartean, Auzolan ekimeneko Leire Saitua batu zaigu.