Gero eta gutxiago falta da Erabakitzeko Eskubidearen aldeko giza katea osatzeko. Herriz herri sortu dira ekimenak, dagoeneko 900 autobus bete egin dira eta hasierako aurreikuspenak gainditu. Baina Gure Esku Dagoen dinamika ez da Euskal Herrira mugatuko! Londresen ere egingo dute erabakitzeko, gaur bertako Euskal Etxekoekin hitz egin dugu ekimenaren berri emateko!