Lisabo musika taldeko abesti baten izenburua hartu du Markal Ormazabalek bere liburuarentzat: “Hemen naiz, ez gelditzeko baina” . Hau da, Txalapartako Mikel Sotok aste honetarako egin digun proposamena. Preso zela idatzi zuen donostiarrak liburu hau, Sotoren aburuz, ohiko kartzela kronikatik haratago da, Ormazabal bertze belaunaldi batekoa delako akaso. Mikel Sotok nabarmendu du, liburuan, denborari baino espazioari egiten zaiola erreferentzia, eta hori badela liburu honen berezitasun bat.