Herritarrak izan ziren protagonista atzoko giza katean eta herriz herri, auzoz auzo egindako lanketak egin du posible, hain zuzen, atzoko ekimen arrakastatsua. Gure Esku Dago ekimenak sortu duen sare horri begira jarri gara, atzokoan sentitu eta bizitutakoa kontatu eta aurrera begira jartzeko. Barakaldoko Koldo Castañosekin, Nafarroako lan taldeko Txetxu Ezkurrarekin eta Hernaniko Miren Lukas eta Ander Txintxurretarekin hitz egin dugu.