Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Gabirel Ezkurdiak atzoko giza kateaz, zein Katalunia eta Eskoziako erabakitze eskubidearen aldeko prozesuaz egindako hausnarketarekin. Ondoren, SOS Arrazakeriak Gipuzkoako hainbat udalekin abian jarritako Zurrumurru ez! sarearen berri izan dugu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Amaitzeko, Koop57ko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta Cronicas del estallido Viaje a los movimientos que cambiaron America Latina liburuan bildutako Peruko emakumeen borrokak kontatu dizkigu.