42. aldiz Udako Ikastaroak antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak. Urtemugari lotuta, 42 izango dira aurten eskainiko dituztenak, 38 ikastaro eta 4 jardunaldi. Gehienak Eibarren egingo badira ere Baiona eta Iruñean ere izango da aukera. Irati Iciar Udako Ikastaroen arduradunak eman dizkigu azalpenak. Informazio guztia www.ueu.org-n topa daiteke.