La Paulen igerileku ekologikoa egiteko proiektua martxan du Urduñako udalak. Laku itsura izango duen guneari, udal kanping-a, aire libreko ekintzen topalekua eta autokontsumorako baratze ekologikoak ere gehitu nahi dizkiote. Auzolanerako deia egin diete herritarrei eta igande honetan Gamako lakuaren bideak egokituko dituzte. Carlos Arranz Urduñako alkatearekin hitz egin dugu.