Larunbatean eta igandean, Udalbiltzak milaka ikurrin eta Nafarroako bandera banatuko ditu Berria eta Gara egunkarien bitartez. Ekimen honen bidez, Udalbiltzak tresnak eskaini nahi dizkie herritarrei Euskal Herriarekiko atxikimendua jendaurrean eta ageriko moduan erakuts dezaten. Igor Eguren Udalbiltzako Nazio Gobernuko kideak eman dizkigu azalpen guztiak.