Bihar Baionan euskal presoen eskubideen eta bake prozesuaren alde eginen den manifestazioa sostenguak biltzen segitzen du. Azkena Nazio Batuen Erakundetik ailegatu da, Jean Ziegler Giza eskubideen komite kontsultatiboko lehendakari ordeak “Ni ere banoa” leloarekin ezaguna egin den martxarako deia egin du. Biharko protestaren atarian, Jean François Lefort elkarrizketatu dugu.