Geroz eta gehiago dira Urtzi Martinez eta Jon Telletxea grebalarien aldeko elkartasun keinuak. 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean izandako liskar batzuen harira espetxe zigorri ezarri die epaileak eta hori salatzeko, gaur bertan elkarretaratzea deitu du Grebalariak Aske! plataformak. Hitzordua arratsaldeko 20:00etan jarri dute Arangoitiko Egileor plazan. Hilaren 25en berriz, 19:30ean, Bilbo mailako manifestazioa abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Ingurumari honetan, Greblariak Aske! plataformako Garazi Perea elkarrizketatu dugu gaurkoan.