Polemika handia sortu da aste honetan ETBk estreinatu duen “Cuadrilla busca cita” saioa dela eta. Sindikatuek eta eragile feministek gogor salatu dute “eduki sexistak” zabaltzen dituelako eta azkenean, presioak bere eragina izan du. ETBk ohar bidez adierazi duenez, “saioa mantentzearen aldeko jarrerari ez eustea” erabaki du, hainbat eragilerekin hitz egin ondoren. Guztiaren balorazioa egiteko, Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin hitz egin dugu gaur eta Euskal Herriko mugimendu feministaren ordezkaritza bat EITBko zuzendaritzarekin bilduko dela jakinarazi digu. Datorren astean bilduko dira.