Joan den urtarrilean jarri zuten martxan Pilotakadaz Pilotakada egitasmoa, eta hilaren 29an, igandean amaituko da lurraldeka jokatuko dituzten finalekin: Lekornen, Elorrion, Gasteizen, Tolosan eta Uharten. Ez da profesionalen arteko lehia izan, baina Etxeratekin elkarlanean frontoietatik eta pilotaren mundutik abiatutako ekimena izan da, Abaigarrek kontatu digunez. Etxerati sakabanaketa lantzeko edozein afera egoki iruditzen zaio, eta lasterbideanen egiten den bezala, esparru ezberdinetatik preso eta iheslarien eskubideak jorratzeko helburua izan du Pilotakadaz Pilotakada ekimenak.