Gaur, Irunen, San Martzial eguna ospatzen dute, jaietako egun handia eta baita polemikaren eta gatazkaren iturria ere. Urteetako gatazka ez da konpondu eta bi alardek desfilatuko dute gaur Iruneko kaleetan zehar. Bata diskriminatzailea eta bestea parekidea. Udal Gobernuak eta alkateak ordea, alarde diskrimanatzaileari bakarrik egin dion harrera udaletxean eta hori “onartezina da” alarde bakarra eta ez diskriminatzailea defendatzen duen EH Bildurentzat. Guk, gaiaren inguruko bere iritzia jasotzeko, Bilduko zinegotzia den Oinatz Mitxelena elkarrizketatu dugu Kalegorrian saioan.