Jokin Aranalde Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko mintzakidetza taldeko kidea atzo irten zen Soto del Realeko espetxetik. Uztailaren 17an espainiaratu zuten. Etxera iritsi berritan, berarekin izan gara eta baieztatu digu ezker abertzaleak urrats bat aurrera ematen duenean estatuek errepresioarekin erantzuten dutela. Etxerako itzulera ederra eta bikaina izan dela aitortu digu.